Albisteak
Bertan behera geratu da Arroagoiko apaizetxearen erabilera aldaketarako hirigintza hitzarmena
— 2018-10-11Pasa den irailaren 13an, Zestoako Udalak eta Arroako parrokiak behin-behineko hirigintza hitzarmena adostu zuten Arrogoiko apaizetxea erabilera erlijiosoa izatetik etxebizitza erabilera izatera pasatzeko.
Erabilera aldaketa honekin batera jolas parkea tokiz aldatu beharko litzateke, hau dagoen lursaila apaizetxeari baitagokio eta hau etxebizitzarekin batera salduko litzateke. Aldaketa honek ordea kezka sortu du Arroagoiko bizilagunen artean, ez zaiela informatu diote eta kezkatuta azaldu dira bizilagunekin kontsultatu gabeko erabakiak hartzen ari direla ikusita.
Hau horrela, bai Koldo Itxausti parrokoak eta baita ere gotzainak behin behineko hitzarmena bertan behera uztea erabaki dute. Ez baitute nahi auzotarrekin bat ez datorren aldaketarik egin auzoan.
Guztiak orain arte bezala jarraituko du
Beraz, jolas parkea egungo lekuan mantenduko da eta apaizetxeari bizitoki pribatuarena ez den beste erabilera bat emango zaio, aurrerago baloratuko dutena.
Egin zaitez bazkide