Albisteak

Bezeroek erabiltzeko aterkiak eskainiko dira Zestoan Merkatari Elkarteko dendetan

Zestoan Merkatari Elkarteko establezimenduetan, bezeroek erabili ahal izateko aterkiak edo euritakoak eskainiko dira aurrerantzean. “Euria hasi eta aterkiaren beharra duten bezeroek, beti izango dute Zestoako dendetan aterki bat, erabili eta berriro dendara itzultzeko” adierazi dute. Zestoan uste baino gehiago da gaur aurkeztutako aterkietan irakur daitekeen esaldia.

“Bezeroari zerbitzu eta tratu on bat eskaini nahian”, Zestoa bertako denda eta establezimendu txikiek abian jarriko duten ekimen honek, oinarrian badu esanahi bat ere;  “aterkia, euritik babesteko erabiltzen dugun tresna izanik, herri bertako dendek bezeroari eskaintzen dioten gertutasuna eta babesa adierazi nahi dira ekimen honekin”.

Ekimenaren aurkezpena eginda, aterki zuri-beltzak jada Zestoan Merkatari Elkarteko establezimenduetan dira.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide