Albisteak

“Bidegorria Arroaraino iritsi dadila” eskatzeko herri batzarra antolatu dute Arroabean

Zumarragatik Zumaiaraino joango litzatekeen Bidegorrian egiteko dagoen zati bakarra Iraeta eta Arroa artekoa da. Horren harira, eta zati hori egin dadin eskatzeko zer egin daitekeen aztertzeko herri batzarra egingo da bihar Arroabean.

Hitzordua eskolako gimnasioan izango da, arratsaldeko 18:30ean.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide