Bidelan programan izena emateko epea irekita

raurgi Berritzeneko Enplegu Arlotik, maiatzaren 14tik 30era Bidelan programa garatuko da bereziki emakumeentzat zuzenduta.

Hiru astean zehar Coaching teknika erabiliz, ariketa ezberdinak egingo dira partaideen gaitasun pertsonalak eta profesionalak lantzeko. Beste aldetik, eskualdeko sektore ezberdineko profesionalen bisitak ere izango ditugu bertan (Landa eremua, Industria eta Menpekotasuna – 3. adina) eta bakoitzak bere alorreko prestakuntza eta enplegu eskaintzak azalduko dizkigu.

Programan parte hartzeko interesatuta dauden pertsonak, informazio gehiago lortu dezakete Iraurgi Berritzeneko 943 85 11 00 telefonora deituz (Sandra Fernandez).

Bidelan_Programazioa_2018.png




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide