Multimedia

[BIDEOA] Santa Engraziako erlojua ikusgai Zestoako Kultur Etxean

Irailean hasi ziren Santa Engrazia ermitako erlojua auzolanean zaharberritzen. Dagoeneko, erlojua bera berrituta eta txukunduta dago. Kaxa elektriko-elektronikoa itsastea soilik falta zaio.

Baina azken doikuntzak egin eta ermitara jaso aurretik Santa Engraziako erlojua zaharberritzeko lantaldeak eta Zestoako Udalak herritarrei erakutsi nahi die erlojua nola gelditu den. Horrela, Zestoako Kultur Etxean erlojuaren erakusketa antolatu dute martxoaren 18tik 26ra bitartean, honako ordutegiaren:

  • Larunbata 18. 17:00-19:00
  • Igandeak. 11:00-14:00
  • Larunbata 25. 11:00-13:00 // 17:00-19:00
  • Astegunak. 17:00-18:00
  • Taldeentzako hitzordua eskatzeko, aurrez deitu (Tel: 669659942)

Erakusketako azken prestaketetan harrapatu ditugu lantaldeko kideak. Honako bideo honetan dauzkazue haien zenbait argibide:




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide