Albisteak

Bigarren eskuko arropa denda solidarioa egingo da larunbatean

Larunbat honetan, urriak 15, bigarren eskuko arropa denda antolatu du Arropa Solidario taldeak. Goizeko 10:00etatik eguerdiko 13:00ak arte egongo da irekita, Zentroan.

Antolatzaileek nabarmendu dutenez, herritar guztientzat irekita egongo da azoka. Hotzetarako arropa berria erosi beharrean, prezio onetanĀ arropa berrerabiltzeko aukera polita izango da larunbatean, beraz.



Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide