Albisteak

Bihar amaituko da herriko elkarteek 2018 urterako diru laguntzak eskatzeko epea

Pasa den otsailaren 23an zabaldu zen herriko elkarteek diru laguntzak jaso ahal izateko epea eta bihar amaituko da. Laguntza jaso ahal izango dute Zestoan egoitza eta jardun eremua daukaten elkarteek edo entitateek. Salbuespen gisa, nahiz eta Zestoan egoitza ez izan, laguntza jaso ahal izango dute bere jardun eremua edo zati nabarmen bat Zestoan garatzen bada edo Udalak ekintza edo proiektua udalerriarentzat interesgarri jotzen badu.

Deialdiari buruzko informazio guztia Zestoako Udalaren webguneko esteka honetan dago ikusgai.