Albisteak

Bihar hasiko dituzte Alonderoko aldapako lanak

Bihar, asteartea, hasiko dituzte Alonderoko aldapako igogailu publikoa egiteko lanak. Lau hilabete eta erdi inguru iraungo dute lanek Udalaren arabera.

Obrak irauten duen bitartean gune horretan dauden aparkaleku batzuk ez dira erabilgarri izango. Lan guztiaren kostua 312.946,63 eurokoa izango da BEZa barne.