Albisteak

Bihar jokatuko dira lauan barneko banakako pala txapelketako azken partidak

Atzo eta herenegun jokatu ziren lauan barneko banakako pala txapelketako semifinalak. Zubi 20 – Adonis 25 eta Akuxi 25 – Josu 22 izan ziren emaitzak. Bihar 19:30ean herriko frontoian Zubi eta Josuk hiru eta laugarren postua jokatuko dute eta ondoren, Adonis eta Akuxik lehen eta bigarren postuagatik borrokatuko dute.