Albisteak

Bilboko manifestaziora joateko autobusa izango da Zestoatik

Euskal presoen eskubideen aldeko manifestazioa izango da Bilbon datorren urtarrilaren 13an, larunbata Sarek antolatuta. Arratsaldeko 17:00etan hasiko da  La Casillan. Prest gaude lelopean egingo da mobilizazioa eta antolatzaileek parte hartzeko deia luzatu die herritarrei, kaleak gainezka egin dezaten ideologia politikoak albo batean utzita.

Zestoatik Bilbora joateko autobusa izango da. Arratsaldeko 15:30ean irtengo da Gurutzetik eta manifestazioa amaitutakoan itzuliko da herrira. Horretarako, Koiote, Txoko, Jubilatuen taberna, Uztapide eta Fatin eman daiteke izena. Ikasle eta langabetuentzat doanik izango da, langileek berriz, 10€ ordaindu beharko dituzte.

 

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide