Albisteak

“Boluntarioen lana herrian” mahai-ingurua atzo Jubilatuen tabernan

Boluntarioen lana herrian mahai-ingurua izan zen atzo, Jubilatuen tabernan Astinduk antolatuta. Juani Zunzunegi, Esti Zabala, Mari Jose Etxeberria eta Xanti Ugartek hartu zuten parte mahai-inguruan. Boluntario gisa bizi duten esperientzia azaldu zuten hasteko eta gaia herrira zabalduz joan ziren. Boluntario izatea norberari barrutik irten beharreko zerbait dela aipatu zuten. Bestalde, herri mailan boluntario gisa dabiltzanak elkartzeko beharra ikusten dutela adierazi zuten. Elkarren kezkak, beharrak eta esperientziak elkarbanatzeko taldea sortzea aberasgarria izango dela uste dute.