Albisteak

“Boluntarioen lana herrian” mahaingurua Jubilatuen tabernan

 IV. Herri Azoka antolatu du Astinduk datorren maiatzaren 26rako. Aurtengo azokan, herriko boluntarioen lana balorean jarri nahi da. Asteazken honetan, maiatzak 16, “Boluntarioen lana herrian” mahai-ingurua antolatu dute azoka girotzen joateko. Jubilatuen tabernan izango da, arratsaldeko 19:00etan eta ondoren luntxa egongo da. Mahai-inguruan, arlo ezberdinetan boluntario lanetan diharduten lau herritarren testigantzak entzun ahal izango dira.