Albisteak

‘Bost geltoki historian’: Urola Kostara datozen turistentzako eskaintza

Urola Kostako bisitariei Bost geltoki historian izeneko produktua eskaintzen hasi dira bailarako turismo bulegoetan, abenduaren 8ra arte martxan izango da turistei zuzendutako proiektu hori. Loiolako turismo bulegoan egin dute egitasmoaren aurkezpena, eta han izan dira Zestoako alkate Josetxo Mendizabal, Azpeitiko alkate Eneko Etxeberria eta Zumaiako alkate Oier Korta. Basque Tourreko eta Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariak ere izan dira aurkezpenean.

Honako hauek dira “bost geltoki” horiek:

  • Zestoako Ekainberri museoa
  • Zestoako Lili Jauregia
  • Zumaiako Algorri Naturaren Ezagutza Etxea
  • Azpeitiko Burdinbidearen Euskal Museoa
  • Loiolako Santutegia

Egitasmoaren helburua, Urola Kostan urte guztian zehar turistentzako eskaintza izatea da. Honako bideoa aurkeztu dute Bost geltoki historian kanpainaren barruan:

Argazkia: Urola Kostako Hitza




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide