Albisteak

Bukaerara iristen ari dira Narrondoko festak

Larunbatean ume jolasak, Lopene eta Gorriti bere animaliekin eta sardina jana izan zituzten eta igandean berriz 50.urteurreneko bertso bazkaria, Sebastian Lizaso eta Jon Maiarekin. Desafioa ere izan zen Oikiako Peio  astoa eta Itziarko Jun o lehertu  giza proba taldearen artean. Sardina janean egindako zozketaren zenbaki saritua 2376 izan zen.

Kristobal deunaren eguna geratzen da oraindik ordea. Asteartean ospatuko dute:

10:30ean Idiakaitz txistulari taldea.

11:00etan herri meza. Ondoren, hamaiketakoa karpa azpian.

19:00 demak Altunaren idia, Artabilaren behia eta Etxeberriren zaldiaren artean. Araitz eta Garazi trikitilariek alaiturik. Ondoren karpa azpian sagardo dastaketa pintxoekin.

Araitz eta Garazi trikitilariekin 2018ko festei amaiera emango zaie.