Albisteak

‘Cubanas. Mujeres en revolución’ dokumentalaren emanaldia asteazkenean Portalen

Gazte Asanbladak, Portale Kultur Elkarteak eta Txoko Feministak elkarlanean antolatu dute emanaldia. Arratsaldeko 18:00etan izango da hitzordua.

Maria Torrellas kazetari eta dokumentalgile asturiarraren lana da ‘Cubanas. Mujeres en revolución’. Emakumeek Kubako iraultzan eta aurretiko gerrilla-borrokan izandako papera kontatzen du dokumental honek. Hainbat mediku, artista, militante, politikari eta zientifiko testigantzak jaso ditu Torrellasek lan honetan, guztiak emakumeak. Elkarrizketatuen artean daude Celia Sánchez, Vilma Espín eta Haydee Santamaría.