Albisteak

danbolin.eus abian da

Gaur aurkeztu dugu danbolin.eus webgunea. Aurten 15 urte beteko ditu Danbolinzulo kultur elkarteak, sorreratik komunikazio arloak aldaketa handiak eman ditu eta jakinekoa da sareak hartu duen garrantzia. Beraz, guk ere, sarerako saltoa egitea erabaki dugu. Facebooken bitartez muturra sartu bagenuen ere, oraingoan bete betean murgilduko gara.
Paperekoari garrantzirik kendu gabe, jakitun gara, hilabetekari batek badituela bere mugak. Maiztasunari dagokionean, internetak momentu oro zerbait publikatzeko aukera ematen du. Hemendik aurrera, gure helburua, gaurkotasuna eta berehalakotasuna izango dira. Bestalde, teknologia berriek ematen dituen beste aukerak ere aprobetxatuko ditugu: bideoak, argazkiak, herritarren bat bateko iritziak…
Hasi berriak gara eta pixkanaka martxa hartzen joango gara. Esan, herritarren parte-hartzea behar beharrezkoa izango dela. Komunikabide bat gara, herritarren arteko komunikazioa da helburua. Beraz, erabili danbolin.eus!

Webgunean zuen informazioa zabaltzeko bidea: info@danbolin.eus




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide