Albisteak

Donostiako Aste Nagusirako eta Azkoitiko Andramari jaietarako gaueko autobus zerbitzu bereziak eskainiko ditu Lurraldebusek

Bihar hasiko dira Azkoitiko Andramari jaiak. Hori dela eta, gaueko autobus zerbitzu berezia eskainiko du Lurraldebusek. Horrela, abuztuak 14, 15 eta 18 egunetan Zestoara itzultzeko autobus bereziak izango dira, 01:30ean, 03:30ean eta 05:30ean irtengo dira Azkoititik.

Hona hemen ordutegia:

 

 

 

 

 

 

Bestalde, Donostiako Aste Nagusia izanik, zerbitzu bereziak izango dira abuztuaren 18ra arte. Azkoitiatik Donostiara doan linean izango dira aldaketak. Festek irauten duten bitartea, 21:30etatik aurrerako autobus zerbitzuen geltokia Askatasunaren Hiribidetik Zubietako kaleko 14. zenbakira aldatuko dira. Ikusi zerbitzu berrien ordutegia:

 

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide