Albisteak

Egun bat Saharara begira

Oporrak Bakean egitasmoari esker uda Euskal Herrian pasako duten haurrei ongi etorria egin zitzaien atzo Zestoako udaletxean Wadna taldeak antolatutako Sahara egunaren baitan. Larrabetzu, Tolosako eta Arrasateko aterpetxeetan dauden haurrak ziren gehienak. Hauekin batera, aterpetxeetako lana aurrera ateratzen duten bolondres gazte andana ere gerturatu zen gurera noski. Eguerdiko 13:00etan, ongi etorria egin zitzaien udaletxean eta ondoren bazkari herrikoia izan zuten Urkaikok emandako okelarekin. Bazkalostean, puzgarriez gozatzeko aukera izan zuten sahararrek.

Wadna taldeak eskerrak emateko eskatu digu lerro hauen bitartez Urkaikori, 130 lagunentzako bazkarirako haragia eta 72 afari-ogitarteko oparitu zituelako, baita herriko okindegiei eta Udalari ere.