Egurra garraiatzen duten kamioiekin arazoak Aizarnan

Azken urteetan kamioi asko dabil baso-ateraketan, eta hemendik aurrera ere hala izango da itxura denez. Horrek segurtasun arazo asko sortzen dizkigu Aizarnako plazan eta errepidean. Aizarnako herri elkartetik diogu, aizarnar asko arduratuta gaudela ezin dutelako plazan lasai ibili, batez ere umeak daudenean, eta errepidean ibiltzea ere oso arriskutsua gertatzen dela kamioiak dabiltzanean. Udalari konponbideak eskatu izan dizkiogu, baina orain arte ez dugu erantzun argirik jaso. Gainera, aste hontan jakin dugu kamioi asko ez dabiltzala legez… Noiz arte horrela? Zerbait lazgarria gertatu arte? Noiz arte onartu behar dute egoera hau agintari eskudunek?

Aizarnako Herri Elkartea




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide