Albisteak

Ekain Guraso Elkartea kirol koordinatzaile bila

Ekain Guraso Elkartea kirol koordinatzaile bila dabil Zestoako Herri Ikastetxeko eskola kiroletarako.

Interesatuek bidali dezatela kurrikuluma, Abuzuaren 23a baina lehen, helbide honetara: ekaingurasoelkartea@gmail.com

Hemen baldintza eta betebeharrei buruzko informazioa:

Gutxieneko baldintzak:
-Euskara jakitea.
-Kirolarekin edota denbora-librearekin lotutako esperientzia izatea.
-Ordutegi malgua, arratsaldeak, asteburuak.

Baloratuko da:
-Kirolarekin lotutako tituluren bat ( Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Gradua, Magisteritza) edota begirale titulua izatea.
-Haurrekin izandako esperientzia.
-Zestoako Herri Eskolako ikasle-ohia edo guraso izatea.

Betebehar nagusiak:
-Eskola kirola antolatzea, begiraleak kudeatzea.
-Eskola eta guraso elkartearekin, elkarlanerako harreman zuzena.
-Udalarekin eta beste ikastetxeekin harremana.
-Kirolaz Josta LH1 zikloarekin.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide