Albisteak

Ekainaren 10eko Giza Katearen aurkezpen ekitaldia izango da ostegunean

Ekainaren 10ean Gure Esku Dago herri ekimenak Donostiatik Gasteizera antolatutako giza katearen aurkezpena izango da martxoaren 15ean, osteguna, Udaletxe azpian arratsaldeko 19:00etan.

Aurkezpenean giza katearen nondik norakoak azalduko dira: nola izango den, zein aurre-lan egongo diren… “Erabakitze eskubidea gauzatu ahal izateko denon parte hartzea beharrezkoa dugu. Beraz, animatu eta ea ostegunean elkartzen garen” azaldu dute antolatzaileek.