Albisteak

Ekainaren 10eko giza kateko izen-emateekin hasi dira Arroabean

Pasa den ostiralean hasi ziren ekainaren 10erako Gure Esku Dagok antolatutako giza katerako izen emateekin Arroabean.  Arroarrei hantxe egokitu zaie kilometroa, Jazz Berri aretoaren aurreko errepidean hain zuzen ere. Datorren ostiralean, San Isidroak direla eta, sagardo eta ardo dastaketa egingo dute eta orduan ere izena emateko aukera egongo da. Herritarrek bost euro ordainduta giza katean parte hartzeko zapia eskuratuko dute. Arroabeko Festa Batzordekoen esanetan, egun horretan izena ematerik ez dutenek, taldeko norbaiten bidez inskribatu ahal izango du.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide