Albisteak

Elikagai bilketa izango da herriko dendetan

Zestoako Elikagai Bankuak datozen egunetan janari bilketa burutuko du herrian. Norbanakoek Elortza janari denda, Carrefour eta Miantxa dendatan egin ahalko dituzte euren ekarpenak. Elikagai Bankuko kideek adierazi dute olioa, kontserbak, esnea, arroza edota lekaleak bezalako produktuak lehenesten dituztela.

Bilketa egunak:

  • Azaroak 30, osteguna
  • Abenduak 1, ostirala
  • Abenduak 2, larunbata
  • Abenduak 4, astelehena
  • Abenduak 5, asteartea
  • Abenduak 7 osteguna



Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide