Albisteak

Elizako konpontze lanek aurrera jarraitzen dute

Andre Mariaren Jaiokundea elizako kupula berriaren proiektua eratzen ari dira arkitektoak. Koldo intxausti Zestoako parrokoak adierazi duenez “horrelako proiektu bat egitea ez da erraza, denbora pasa beharko da baina gauza ez dago geldirik”.

Tximistak kanpandorrea jo zuenean bi zulo handi egin ziren eraikinean eta teilatuan egindako zuloak tapatzeko plastikoak ipini dituzte teilatuan. Une honetan eraikina zutoinez eusten ari dira harri gehiago erortzeko arriskurik egon ez dadin. Konpontze lanak ahalbidetzeko aldamioak muntatu dituzte, ata eliza kanpoan eta bestea barruan, koruaren gainean. Oraindik solte daude harriak jaitsiko dituzte orain eta lan hauek amaitzean bobeda berria egiteari ekingo diote. azken hau egitea izango da lanik korapilatsuena eta lanak amaitutzat emateko hilabete batzuk pasako dira Intxaustiren arabera. “Horrelako tamainako obra bateanĀ  gainera gauzak beti luzatu egiten dira”adierazi du herriko parrokoak.

Mezak orain arte bezala jarraituko dute. San Juango Milagrosa kaperan ospatuko dira asteburuetan soilik. Larunbatetan arratsaldeko 19:30etan eta igandetan eguerdiko 12:00etan.

 

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide