Albisteak

Erabakitzeko eskubidearen aldeko arrazoiak jasotzeko mintegia antolatu du Zestoako Gure Esku Dago-k

Gure Esku Dago herri ekimenak mintegia antolatu du datorren apirilaren 14an, larunbata, goizeko 10:30ean, Kultur Etxean. Mintegiaren helburua erbakitzeko eskubidearen aldeko arrazoiak biltzea da.

Ekainaren 10ean Donostia eta Gasteiz lotuko dituen giza katea egingo dute . “Hurrengo urtea erreferentzi hartuta, hau da, 2019. urtea, denon artean 2019 arrazoi bilduko ditugu, erabakitzeko eskubidea zergatik eta zertarako dugun zehaztuko duten arrazoiak. Arrazoi guzti horiek, ekainaren 10ean egingo den giza katean izango ditugu” adierazi dute Gure Esku Dago-ko kideek.

 

 

 

 

 

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide