Albisteak

Erle multzo bat kendu dute gaur arratsaldean Aizarnako plazatik

Gaur arratsaldeko giro ederra zela eta haur eta heldu ugari zebiltzan Aizarnako plaza inguruan. Bat-batean, Itzina etxe aurrean, ehunka erlez osatutako erle multzoa agertu da. Erlezaintzan jarduten duten Jon Arrue eta Xabier Irure herritarrek erleak jaso eta eraman dituzte.

 

Argazkiak: Eneko Korta