Ermitako lanen urtemuga

Ermitako lanen urtemuga

Iritsi da bai urtemuga, Santa Engraziako ermitari txukundu bat eman, erlojua berrestrukturatu eta kristalezko kaiola batean lanean jarri ondoren festa txiki batekin inauguratu zen egunarena.

Baina, ez pentsa urtemuga festa batekin ospatzeko hasi naizenik egun hura aipatzen. Badira beste lan batzuk urtemuga iristean egiteko gelditu zirenak eta berauek aipatuko ditut lan talde honen partaide naizen aldetik.

Lan talde honek urte osoan egin dio jarraipena erlojua eta ermitari. Bidea txukun zaintzeaz ere arduratu da, nire ustez egoki gainera, bisitaria arazorik gabe lasai igo dadin mendi tontor honetara.

Taldeak urtebetez arduratuko zela esan zuen udaletxeko bilera batean, egindako lanei jarraipena emateaz. Urtea igaro denez iritsi da garaia lekukoa eskualdatzeko.

Aurrerantz ere taldea beti prest egongo da egoerak eskatzen duen arabera laguntzeko, baina ardura zuzena ezin da beti gure eskuetan utzi, orain jabeak eta udaletxeak arduratzea izango da egokiena taldearen ustez.

Horretarako udaletxe eta elizaren arduradunekin bilera bat antolatzea du helburu taldeak. Bilera horretan taldeak egin dituen lanen txostena azalduko die arduradun berriei eta aurrerantz ere ea orain arte bezain txukun ermita ikusteko aukera izaten dugun.

Taldeak azken egunetan apaindu du ermitako ataria eta bidea, zer esanik ez. Erlojuaren kaiola distiratsu gelditu da. Horrela zaintzen bada gero ere, ez du bisitari faltarik izango.

Ermita, barruan duen erloju zahar eta guzti, altxor berezi bat da denentzako, zaintzea merezi duena , nire ustez. Beraz, ea denon artean lortzen dugun egoki zaindu eta mantentzearen helburua, merezi du eta.

Jon Egiguren