Errazena egin dugu, eta ederrena falta zaigu

Has gaitezen astelehen honetatik bertatik Portale edukiz, kolorez eta irriz janzten.

Portale kulturgunearen irekierak amets izateari utzi dio; Portale kulturgunea argia ikustear da.

Xume-xume bada ere, ospatu beharko dugu, ezta? Bada astelehenean bertan, arratsaldeko 19.00etatik aurrera, ez da jan-edanik faltan izango Portalen.

Bakarrik ezin da, portalekideokin bai!