Albisteak

[ARGAZKIAK] Ertxiña Musika Eskolak ikasturteari amaiera eman zion ostiraleko emanaldiarekin

Giro ederra tarteko, aurrena kalejira egin zuten trikitilariek kaleak alaituz eta ondoren hasi zen emanaldia. Udaletxe azpia goraino beteta, ordubete pasatxoko emanaldia eskaini zuten musika eskolako ikasleek irakasleen laguntzaz. Gogoratu, datorren ikasturterako matrikulazio epea zabalik dagoela oraindik. Ekainaren 15era arte egongo da zabalik. 5 urtetik aurrerakoek musika tailerrean izena eman ahal izango dute eta 7 urtetik aurrerakoek aldiz, musika hizkuntza saioak eta instrumentu ezberdinak ikasteko aukera izango dute. Informazio musika eskolan  edo 943 147 911 telefonora deituta eskura daiteke, arratsaldeko 16:30etatik 19:00etara.