Albisteak

Eskola Kiroleko denboraldi berriaren berri emateko bilera astelehenean ikastetxean

Ekain Guraso Elkarteak gurasoei zuzendutako Eskola Kiroleko bilera egingo du datorren astelehenean, hilak 1, arratsaldeko 16:45ean, ikastetxeko jangelan. Aurtengo denboraldia urriaren 6an hasiko da eta hori dela eta, eskola kirolean parte hartuko duten haurren gurasoekin bilduko da Ekain Guraso Elkartea. Bilerako lehen 15 minututan Kirolez Josta egitasmoari buruz hitz egingo dute. Elkarteko kideek azaldu dute egitasmoan parte hartu nahi duenak oraindik izena emateko aukera duela.

Bestalde, Eskola Kiroleko kamisetak salgai izango dira datozen urriaren 2an, asteartean eta 4an, arratsaldeko 17:00etatik 18:30etara Kultur Etxeko atarian. Kamiseta bakoitza 10€ ordaindu beharko da.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide