Eskola Txikien festari buruzko herri batzarra Arroabean

Abenduaren 12an, astelehena, Arroabean Eskola Txikien festari buruz herri batzarra egingo da.

Danbolinera iritsi zaigun deialdiaren arabera, hainbat gai jorratuko dira: antolakuntzaren inguruan orain arte egindakoa azalduko dute, eta ideiak partekatzeko tartea ere izango da.

Herritar guztiei luzatu die parte hartzeko deia Sakulupe Guraso Elkarteak. Herritarrek eduki ditzaketen ideia eta proposamenak azaltzeko aukera dela azpimarratu dute, eta baita zalantzak argitzekoa ere.

Herri batzarra Arroabeko “gorputz hezkuntzako” aretoan izango da, 19:00etan.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide