Albisteak

Eskolako ikasturte amaierako festak egingo dituzte ostiralean Zestoan, Arroabean eta Aizarnan

Eskolako ikasturte amaierako festak egingo dituzte ostiral honetan Zestoan, Arroabean eta Aizarnan. Zestoan, arratsaldeko 16:30ean batidoa eta gailetak banatuko dira Gure Txokoa elkartean eta 17:30ean Gezur Gehi Egi magia ikuskizuna eskainiko du Txoborro magoak Laranjadi plazan, Ekain Guraso Elkarteak antolatuta. Arroabean, puzgarriak egongo dira arratsaldeko 15:00etan hasita eta ondoren, apar festa. Aizarnan aldiz, jaialdia egingo dute. Arratsaldeko 19:00etan izango da eliza goiko eskolan.