Albisteak

Eskualdeko kontsumo ohiturak jakinaraziko zaizkie Zestoako merkatariei urriaren 19an, Merkaurola egitasmoaren baitan

Eskualdeko kontsumo ohiturak ezagutzeko, Azkoitiako Udala, Azpeitiako Udala, Zestoako Udala, Dendartean – Gipuzkoako merkatari, ostalari, zerbitzu enpresa eta autonomo elkarteen bilkura-, Herrixen –Azkoitiko Merkatarien Elkartea-, Bertan – Azpeitiko Merkatarien Elkartea, Zestoan –Zestoako Merkatarien Elkartea- eta Iraurgi Berritzenek –Urola Erdiko Garapen eta Berrikuntza Agentzia- lankidetzan landu duten ekimena izan da, MERKAUROLA. 

Egin den azterketan jasotako emaitzak eskualdeko merkatariekin elkarbanatzeko udalerri ezberdinetan lan bilerak antolatuko dira. Billerak irekiak dira parte hartu nahi duen edozein merkatarirentzat.

Merkaurola egitasmoa uda aurretik hasi zen, eta 1.050 galdetegi egin ziren teléfono bidez Azkoiti, Azpeiti, Zestoa, Beizama, Aizarnazabal eta Errezilgo udalerrietan. Guzti hau eskualdeko kontsumo ohituren berri zehatza izateko asmoarekin.

Antolatzaileek adierazi dutenez “Orain, ondorioak eskuetan ditugula, bilerak antolatu dira herriz herri eta Zestoako kasuan, urriak 19, osteguna, eguerdiko 14:30tan Udaletxeko pleno aretoan izango da”. Bilera horretan “Zestoako kontsumo ohiturei buruzko datu interesgarriak partekatuko dira. Dei egin nahi diegu merkatariei bertan parte hartzera eta beraien ekarpenak egitera”. Urriaren 19an egingo den bilera merkatari guztientzat dago irekia, elkarteko kide izan edo ez izan.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide