Albisteak

ETBko erredakzio kontseiluak uste du Iñaki Anasagastiren hitzak “onartezinak” direla

Iñaki Anasagasti EAJko diputatu eta senatari ohiak “Deia” egunkarian duen blogean gogor kritikatu du Jon Artano ETBko kazetari zestoarra, Venezuleako hauteskideen atarian egindako elkarrizketa batengatik. Berria.eus atariak ETBko ordezkari kontseiluak eman duen erantzuna jaso du albiste batean.

Iñaki Anasagasti EAJko diputatu eta senatari ohiak bere blogean Venezuelaren inguruan idatzi zuen maiatzaren 20an, eta Jon Artano ETBko berriemailea “manipulatzailetzat” jo zuen. “Ez da ezertaz enteratzen”, esan zuen kazetariaz. Agustin Otxotorena enpresaria elkarrizketatu izana modu iraingarrian salatu zuen blogean Anasagastik.

ETBko erredakzio kontseiluak nabarmendu duenez, kazetariaren kaleratzea ere eskatu du EAJko kideak. “Arrazoia: gustuko ez duen pertsona bat elkarrizketatzea”. Artanok BERRIAri hala esan dio: “Otxotorena elkarrizketatu genuen urte askoan Venezuelan bizi den euskal enpresaria delako, eta herrialde hartako krisi ekonomikoaz zeresana baduelako. Software ingeniaritza diseinatzen duen enpresa batean aritzen da eta Venezuelako Gobernuak asmatu duen Petro kriptotxanponaren sorkuntzan lagundu dute”.

Jarraitu albistea irakurtzen, Berria.eus webgunean.