Albisteak

Euripean ospatu zituzten atzo San Lorenteko jaiak

Nahiz eta eguraldia ez izan lagun giro politean ospatu zituzten atzo San Lorenteko jaiak. Bailarako hildakoei eskainitako mezarekin eman zioten hasiera egunari. Jarraian ermitako kanpoan txakolin eta pintxo dastaketa egin zuten eta bitartean umeek Gorritiren pottoka eta zezen txikiekin jolasteko aukera izan zuten.

Hemen atzoko irudiak

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide