Albisteak

“Europar Batasuna: ez zaitugu nahi, ez zaitugu behar” txostenaren aurkezpena Gaztetxean

Europar Batasuna: ez zaitugu nahi, ez zaitugu behar txostena aurkeztuko dute Askapeneko kideek Zestoako Gaztetxean bihar, ostirala, arratsaldeko 18:30ean. Dokumentuaren helburua Europa eta Europar Batasuneko egungo egoera aztertzea da.

Txostenaren aurkezpena hiru zatitan banatuko da. Lehenik, Europar Batasunaren jatorriaz mintzoko dira Askapenako kideak, eta kapitalarekin eta burgesiaren klase-interesekin duen lotura hertsia azalduko dute. Ondoren, Europar Batasunak eta haren baitako Estatuek azken krisi ekonomikoari nola erantzun dioten aztertuko dute, barne- eta kanpo-politikari erreparatuz. Azkenik, gaur egun bloke ideologiko historikoek zer jokabide duten analizatu, eta ondorio eta proposamen batzuk aurkeztuko dituzte.

“Txostenaren bitartez, Europar Batasunaren inguruko eztabaida sustatzea nahi dugu. Hain zuzen ere, ezinbestekoa delako Euskal Herrian hainbeste eragiten digun instituzioaz mintzatzea, gure ingurua aldatu ahal izateko eta gaurdanik hartu beharreko jarrerak eta posizioak zehazten joateko” adierazi dute Askapeneko kideek.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide