Albisteak

Euskal Pilota Egikutuko Master Cup txapelketako finala jokatuko du gaur Jurdan Arakistainek

Behar bereziak dituzten pertsonei zuzendutako Euskal Pilota Egokituko Master Cup txapelketako finala jokatuko gaur, larunbata, Jurdan Arakistainek. Eguerdiko 12:00etan izango da, Legazpiko frontoian.

Atzo jokatu zituzten kanporaketak Zarautzen eta Jurdan eta bere bikote Susanak bi partida irabazi zituzten (15-10 eta 15-5), finalera sailkatuz.

Argazkiak: Libe Arakistain




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide