Albisteak

Euskal preso, iheslari eta deportatuen eskubideen aldeko bazkari jendetsua

Euskal preso, iheslari eta deportatuen eskubideen aldeko bazkari jendetsua egin dute gaur, larunbata, herriko plazan. Guztira, 250 pertsona bildu dira. Antolatzaileek azaldu dute, “oso gustura” daudela bazkarira agertu den jende kopuruarekin. “Jende asko txartelik gabe gelditu da, leku eta material nahikoa ez genuelako baina sekulako arrakasta izan dugu aurtengoan” adierazi dute.

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide