Albisteak

Euskaraldia aurkezteko bilera deitu dute AEKk eta Danbolinek

AEK-ak eta Danbolinek deituta, Euskaraldiaren aurkezpen bilera egingo da datorren astelehenean, hilak 11, arratsaldeko 18:30ean, Gazteleku zaharrean. Bileran, Euskaraldia zer den azalduko da eta aurrera begira batzorde bat sortzea izango du helburu. Antolatzaileek talde edo norbanako orori bileran parte hartzeko gonbidapena luzatzen diete.