Albisteak

Euskaraldian izena emateko aukera izango da ostiralean Arroabean

Joan den hilaren 20an zabaldu zen Euskaraldian izena emateko epea. Euskaraldia, azaroaren 23tik abenduaren 3ra Euskal Herri osoan zehar euskararen erabilera sustatzeko burutuko den ariketa soziala da. Arroabeko Euskaraldiako taldeak azaldu du ekimen honekin hainbat ohitura aldatzea lor dezaketela eta Arroan ere euskaraz bizi nahi dutela ikusita, Eusaraldian parteko hartzeko deia egin diete auzotar guztiei.

Horretarako, datorren ostiralean, urriak 5, ekimenari buruzko informazioa jaso eta izena emateko mahaia jarriko dute plazan. Gainera, ohiko pintxo potea alaitzeko trikitilariak eta kantuak izango dituzte.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide