F11 argazki taldekoak ere Herri Azokan izango gara

 

Aurtengo Herri Azokan ere hor izango gaituzue. Alde batetik, gure argazkien salmenta solidarioa egingo dugu eta lortzen dugun diru guztia Elikadura bankurako izango da.

Bestalde argazki lehiaketa bat ere egingo dugu egunean bertan. Gaia Herri azoka bera izango da. Eguerdiko 14:00ak bitartean argazkiak atera eta zestoa.argazki@gmail.com helbidera bidali beharko dira. Herritarren artean erabakiko da argazki irabazlea zein izan den. Animatu!




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide