Albisteak

F11 Argazkilari Elkarteak 2017ko egutegia argitaratu du

Urte berria gerturatzen ari da eta 2016ko egutegiak azken orrira iritsi dira. Hori dela eta, Zestoako F11 Argazkilari Elkarteak 2017rako egin duen egutegia argitaratu du. Edizio berri honetan baserri giroko gaiak jorratu dituzte, alboko argazkian ikus daitekeen moduan.

Egutegia Gurutze Jubilatuen Tabernan, Laiak dendan edo Koiote tabernan eskuratu daiteke 7 euroko prezioan. Horretaz gain, asteburu honetan Argazki Elkarteko kideek plaza inguruan postua jarriko dute egutegiak saltzeko helburuarekin.

F11-ko kideek adierazi dutenez “egutegia gure elkarteko kideen lana erakusteko asmoz” argitaratzen dute. Gainera, 2017ko egutegia “iazkoa baino paper sendoagoan inprimatua eta espiral metalikoduna da, egoki-egokia sukalderako.”




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide