Albisteak

Fandango eta arin-arin ikastaroa antolatu du Itxaropenak

Zestoako AEK-k eskatuta, Itxaropena dantza taldeak fandango eta arin-arin ikastaroa antolatu du. Ikastaroa, ordea, herritar guztientzat da irekia. AEK-ko ikasleek dantza ikasteaz gain herritarrekin harremanak izateko aukera izango dute.

Ikastaroa, hasiera batean, lau egunetakoa izango da. Martxoaren 8an, 10ean, 15ean eta 17an izango dira klaseak, astearteak eta ostegunak. 18:00-19:00, Idiazpiko dantzako lokalean.

Interesatuek, aipatutako egunetan eta orduetan, dantzako lokalera  gorputza astintzeko gogoarekin agertu besterik ez dute egin behar.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide