Albisteak

Festak dira Ibañarrietan

Ibañarrietan jaietan daude, atzo hasi ziren festak. Zapo jokoa, pintxo lehiaketa eta auzo afaria izan zituzten. Gaur ere izango da zertan gozatua.

Maiatzak 6, igandea

11:30ean, Idiakaitz Txistulari taldearen kalejira

12:30ean, IV. Zapo jokoa (2. saioa)

13:00etan, Meza Santo Kristo ermitan

13:30ean, bertso-saioa: Uxue Alkorta eta Ane Peñagarikano

18:00etatik aurrera,

  • herri-kirolak
    • Harriarekin: Goenatxo III
    • Aizkorarekin: Eneko Otaño eta Mikel Larrañaga
  • Haurrentzat, Zelailuzeren zezen txikiak eta pottokak

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide