Agenda

Festak prestatzeko bigarren bilera

Ostegunean, ekainaren 22a, izango da festak antolatzeko bigarren bilera, 20:00etan Kultur Etxean. Bilera deituz, honako oharra argitaratu du Kultura Sailak:
“Ekainaren 8an egin genuen aurreneko bilera. Bertan, besteak beste, Amabirjinak zein egunetan izango ziren finkatuta geratu zen: irailaren 7an, osteguna, 19:00etan hasi eta irailaren 10ean, igandea, bukatu.
Hortik aurrera egun bakoitzari forma emateko, jendearen proposamenak eta parte-hartzea behar dugu.

Bestalde, aurten inork ez du eskaini bere burua Zerbeza Jaia antolatzeko. Elkarteren bat interesaturik balego, osteguneko bilera hori da aproposa hori adierazteko.

Eskua bete lan daukagu eta geuk atera behar ditugu babak eltzetik. Ostegunera arte!”



Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide