Albisteak

Festetako egitarauaren azala aukeratzeko lehiaketa martxan da

Zabaldu du Zestoako Udalak Amabirjin jaietako egitarauaren azala aukeratzeko lehiaketa. Abuztuak 10erarte egongo da zabalik eta lanak Zestoako Udaletxeko Erregistroan aurkeztu beharko dira. Hemen dituzue lehiaketaren oinarriak:

-Zestoan erroldatuta egon behar da.
-Bakoitzak gehienez hiru lan bidal ditzake.
-Lanak jatorrizkoak, argitaragabeak eta beste inolako lehiaketatan saritu gabeak.
-Egitarauaren azalaren neurriak: 21 x 21 zm.
-Lanek, ondorengo testu hauetariko bat eraman beharko dute: Zestoa Amabirjinak 2018 edo Zestoa Festak 2018
-Saria: 250 euro.
-Lanen aurkezpena: lan bakoitzarekin batera, karta-azal baten barruan, egilearen datuak eta Nortasun Agiriaren zenbakia idatziko dira. Lanaren atze aldean berriz, Nortasun Agiriaren zenbakia. Hori guztia (karta-azala lehiakidearen datuekin eta aurkeztu behar den lana), beste karta-azal baten barruan aurkeztuko dira.
-Epaimahaia: Kultura Batzordea eta hark izendaturiko beste edozein.
-Lanak aurkezteko epea: abuztuak 10a, Zestoako Udaletxeko Erregistroan.
-Saritutako lanaren jabea Zestoako Udala izango da eta horrek, sari banaketa ondoren, eman dezake argitara. Kasu honetan, egileak ez diezaioke Udalari inolako ordainik eska.
-Oinarri hauetan jasotzen ez den edozein gorabeheratan, epaimahaiak izango du erabaki ahalmena. Lehiaketa honetan parte hartzeak berarekin dakar oinarri eta baldintza hauek guztiak onartzea.