Albisteak

Garbitzaile plaza hornitzeko hautaketa prozesuan izen-emateko epea zabalik

Zestoako Udaleko plantillan sortuko den garbitzaile lanpostua betetzeko oposizio-lehiaketa librea ospatuko da. Eskaintzen den lanpostua lanaldi osokoa izango da, udalak finkatzen duen ordutegi eta egutegiarekin. Langilearen egitekoa publikoak edo udalarenak diren eraikin eta instalazioak garbitzea izango da. Izen-emateko epea zabalik izango da datorren hilaren 31 arte.
Oposizio-lehiaketan onartua izateko, eta parte hartu ahal izateko bete beharreko baldintzak hemen eskuragarri.