Albisteak

Garbitzaile plaza hornitzeko hautaketa prozesuko 2.probako behin-behineko emaitzak argitaratu ditu Udalak

Zestoako Udaleko plantillan sortuko den garbitzaile lanpostua betetzeko oposizio-lehiaketa librea hasita dago. Plaza hornitzeko hautaketa prozesuko 2.probako behin-behineko emaitzak eta erreklamazio-epea argitaratu ditu orain Udalak. Martxoaren 27an egin zuten lehen proba. Eskaintzen den lanpostua lanaldi osokoa izango da, udalak finkatzen duen ordutegi eta egutegiarekin.

Informazio guztia hemen.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide