Albisteak

Gaur banatu dituzte F11 argazki taldeak antolatutako V. Argazki Rallyko sariak

Joan den ekainaren 24an egin zuten Zestoako V. Argazki Rallya. Guztira, 26 heldu eta 3 gaztetxok hartu zuten parte. F11 argazki taldekoek bosgarren urtez antolatu zuten rallya eta bost gai jorratu behar izan zituzten argazkilariek: Zestoa, kaosa, bakardadea, bihurguneak eta sakontasuna. Argazkilari bakoitzak gai bakoitzeko argazki bat aukeratu behar zuen, bost argazkiko bilduma osatuz.

Gaur, ostirala, izan da sari banaketa eta ondorengoa izan da sailkapena:

 

  • Bilduma onena: Igor Froilan (Azpeitia)
  • Bigarren bilduma onena: Adiel Zabala (Zestoa)
  • Hirugarren bilduma onena: Manu Izeta (Zestoa)
  • Herriko lehen ez saritua: Asier Acedo
  • Gaztetxoen irabazlea: Jon Zabala (Zestoa)

Ikusi argazki sarituak hemen.