Albisteak

Gaur goizean inauguratu dute Alonderoko aldapako igogailua

Udal gobernuko ordezkariak eta Gurutze jubilatu elkarteko kideak izan dira bertan. Josetxo Mendizabal alkateak azaldu duenez, 300.000 euroko gastua izan du eta Eusko Jaurlaritzako 140.000 euroko diru-laguntzaz baliatu dira lan hau aurrera emateko. Hasera baten buruan Idiazpi auzunea bazuten ere, Zubimusu kalean ere igogailu premia bazela ikusita eta beraien aukeretan bakarra egiteko modua zegoenez, bien artean egiteko erabakia hartu zela azaldu du alkateak.

Gurutze jubilatu elkartekoak izan dira gonbidatu bereziak. Hauek bere garaian egindako irisgarritasunaren inguruko txostena kontutan hartzeagatik eskerrak eman dizkiote alkateari. Hauen ordezkari modura, Bixente Olaizolak hitz egin du. Getaria, Donostia, Eibar eta Deban izan zirela aholkuak jasotzen azaldu du Olaizolak. Denean oso ondo hartuak izan zirela esan du. Aukera desberdinen inguruko galderak egin zituztela eta guztietan erantzun bera jaso zutela azpimarratu du; funikular eta antzeko ideiak baino egokiagoa dela igogailu zuzena eta pasarela egitea. Elkartearen izenean eskerrak emanez bukatu da inaugurazio ekitaldia.